Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa
Udaleko Parekidetasun Batzordeak zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa antolatu du.
Ikastaroa martxoaren 12an egingo da, larunbata, goizeko 10:30etik 14:30era, Kulturguneko "Tolarekua" aretoan.
IKASTAROAREN HELBURUA
Ikastaroaren helburua zoru pelbikoa indartzea da, emakumeek egunerokoan bizi dituzten hainbat egoerek ahuldu egiten dutelako berua, hormona gora-beherak, erditzea, kirola egitea, pisuak jasotzea, eztul edo doministiku egitea, oihu egitea, etab.
Zoru pelbikoa ahultzearen ondorioz, ohikoa izaten da pixa galtzen hastea. Horrelakoetan, konpresak erabiltzeko gomendioa ematen da, baina askoz eraginkorragoa litzateke gune horretako gihardura prestatzen ikastea.
NORI DAGO ZUZENDUA?
Ikastaroa edozeiin emakumeri zuzenduta badago ere, bereziki dago pentsatuta menopausia sasoian daudenentzat, umetokia edo puxika erorita dutenentzat, pixa galera dituztenentzat edota erditu berri dauden emakume gazteentzat.
IZEN-EMATEA
Ikastaroan parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea, 943753043 telefono-zenbakian.
Izena emateko azken eguna martxoaren 11a.
IRAKASLEA
Juncal Altzugarai