Hitzarmena Soraluze Futbol Taldearekin

Hitzarmena Soraluze Futbol Taldearekin

2021/07/23
Udalak hitzarmen berria sinatu du Soraluzeko Futbol Taldearekin hurrengo lau urteetarako; hitzarmenak erakunde bien arteko lankidetza-erregimena zehaztea dauka helburu moduan.

Uztailaren 7an izandako osoko bilkuran aho batez onartu zen Soraluzeko Udalaren eta Soraluze Futbol Taldearen arteko lankidetza hitzarmena.

Hitzarmenaren helburua Soraluzeko Udalaren eta Soraluzeko FT klubaren arteko lankidetza-erregimena ezartzea da, futbol-zelaia futbol jardueretarako erabiltzeko.

Udalaren Kirol Zerbitzua eta Soraluzeko FT arduratuko dira instalazioaren erabilera dinamizatzeaz, berau jolas futbolerako eta errendimenduko futbolerako erabiliz.

Hitzarmenaren arabera Soraluzeko Futbol Taldeak eskubidea izango du futbol-zelaia bereziki futbol-jardueretarako erabiltzeko.

Soraluzeko Udalak baimena ematen dio, dohainik eta ez esklusiboki, Soraluzeko FT klubari bere taldeen entrenamendu eta partidetarako, federatuak, lagunartekoak edo bestelakoak izan.

Hitzarmen honek lau urteko iraupena izango du, sinatzen den unetik zenbatzen hasita, eta beste lau urtez luzatu ahal izango da, alderdiek berariaz hala adosten badute.

Hitzarmena HEMEN kontsultatu daiteke.