Barixakutik domekara bitarte ospatuko dira Mesedeetako jaiak
Bihar barixakutik domekara bitarte, irailaren 13tik 15era, ospatuko dira Mesedeetako jaiak Errekalde auzoan.
Astebukaeran egingo dituzte Mesedeetako jaietako ospakizunak Errekalde auzoan.
Udalak 4.000 euroko dirulaguntza eman dio Mesedeetako jaien antolaketan jardun duen auzotarren elkarteari. Horretaz gain, ospakizunen funtzionamendu onerako azpiegitura, garbiketa eta komunak jartzeaz ere arduratuko da.
Soraluzetar orori Errekaldeko jaietara hurbiltzeko dei egin nahi dio udalak, eta antolatutako ekintzetan zein jai-giroan errespetuz eta alaitasunez jarduteko. Eskerrak eman nahi dizkio, halaber, Mesedeetako jai batzordeari berritasunez betetako egitarau osoa antolatzeagatik.