Bergarako Orkestra Sinfonikoa

Bergarako Orkestra Sinfonikoa

2016/11/23
Bergarako Orkestra Sinfonikoaren kideek elkartasun-kontzertua eskainiko dute ostiral honetan elizan, haurren minbiziaren aurkako borrokarako dirua lortzeko helburuarekin.

Bergarako Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du ostiral honetan, azaroak 25, arratsaldeko 8etan, Soraluzeko Santa Maria la Real elizan.

Kontzertua orkestrak berak antolatutakoa da eta Gipuzkoako Haur Minbiziadunen Guraso Elkartea (ASPANOGI) diruz laguntzea dauka helburu moduan, sarreretatik bildutako diru guztia horretara bideratuko delarik.

Sarrerak ondorengo tokietan eskuratu daitezke, 8 euroan: Bolia, Iratxo eta Gaztelupe.

Kontzertura joaterik ez daukanak sarrera solidarioa eskuratu ahal izango gu, 5 euroan.