Gabolats kalea itxita lanengatik
Astelehenean trafikora itxita egongo da Gabolats kalea arratsaldeko 3retatik aurrera, egin beharreko lan batzuengatik; garajeetarako sarrera-irteerak Kalebarrenetik egin beharko dira.
Udaltzaingoak jakinarazi duenez, datorren astelehenean, ekainak 6, trafikora itxita egongo da Gabolats kalea, arratsaldeko 3retatik aurrera, errepidean egin beharreko lanak direla-eta.
Kalea 26. zenbakiaren parean itxiko da eta lanak amaitu arte egongo da itxita.
Bertako garajeetako sarrera eta irteerak Zubi Nagusitik egingo dira, kalebarrenetik barrena.