Arane Udal Kiroldegiko abonamendu kanpaina berria jarri du martxan Kirol Zerbitzuak

Arane Udal Kiroldegiko abonamendu kanpaina berria jarri du martxan Kirol Zerbitzuak

2024/11/25
Arane Udal Kiroldegiko 2025 urterako abonamendu kanpaina berria jarri du martxan Kirol Zerbitzuak; abenduaren 15etik 31ra bitarte aldatu edo eten ahal izango dira abonamenduak.

Arane Udal Kiroldegiak datorren urterako abonamendu kanpaina jarri du abian inoizko abonatu kopuru handienarekin: 1.096 abonatu, hain zuzen ere. 

Abonamenduetan aldaketak

Kiroldegiko abonatuek laster etxean jasoko duten gutunean azaltzen den moduan, hainbat aldaketa eta hobekuntza egin ditu Kirol Zerbitzuak abonatu kopurua handitzeko:

  • Urteko abonorako aukerak sinplifikatuko dira eta aurrerantzean, hobariak bakoitzaren diru-sarrera errealen arabera banatuko dira. Ondorioz, abonu prezio berriak bidezkoagoak izatea du helburu aldaketak.  ditugu.
  • Tarifa finkoko ikastaroetan zein umeen igeriketa ikastaroetan familia bereko bigarren kidetik aurrera %50eko deskontua ezarriko da.
  • Padeleko kantxa eta frontoia alokatzeko prezioetan jaitsiera abonatuentzat.

Abonamendua eten nahi dutenek abenduaren 15etik 31ra bitarte izango dute Kiroldegian jakinarazteko; gainerako aldaketak egin edo hobariak eskatzeko epea ere, abenduaren 31ra artekoa izango da. 

Abonu familiarrean 23 urtera arteko seme-alabak sartu ahal izango dira ikasten baldin badaude edo lanean ez badaude (bestela 21 urtera arte); beraz, adin hori baino gehiago dutenek abonu indibiduala egin beharko dute edo baja emango zaie. 

Informazio gehiago behar izanez gero, dokumentu hau kontsulta daiteke: abonatuei gutuna

Informazio-orria eta 2025eko egutegia

Abonamendu kanpainarekin batera jakinarazi du Arane Udal Kiroldegiak datorren urterako egutegia eta ikastaroen eskaintza berria ere. Jarraian kontsultatu daitezte eta baita soraluze.eus webguneko Zerbitzuak > Kirola atalean ere: