Kirolean osasun mentala zaintzeko gakoei buruzko hitzaldia, azaroaren 28an
Osasun fisikoak bezalaxe, mentalak ere gure ongizatean duen garrantzia aintzat hartuta, kirol munduan osasun mentala zaindu eta harekin lotutako gaixotasunak prebenitzeko hitzaldia antolatu du Soraluzeko Udaleko Kirol Departamentuak.
Iker Ajuriagerra kirol coachak eskainiko du hitzaldia eta bertan, kirolean osasun mentala prebenitzeko antzeman daitezkeen jarrera eta jokaerak identifikatzeko gakoak emango dira. Interesa duen edonork parte hartu dezake, eta dei berezia egiten zaie kirolari, kirol talde, entrenatzaile, kirol arloko profesional zein boluntarioei eta eskola kiroleko umeen gurasoei hitzaldian parte har dezaten.
Eguna: eguena, azaroak 28
Ordua: 18:30
Lekua: Herri Antzokia
Izen-ematea
Hitzaldian parte hartzeko izena emateko azken eguna azaroaren 22a, hurrengo barixakua izango da. Horretarako, ondorengo galdetegia bete behar da: izen-ematea.