Gabonetako kultur programazioa azken txanpan sartu da
Udalak eta herriko hainbat eragilek Gabonetarako antolatutako azken ekintzez gozatu ahal izango da asteburu honetan; bihar erregeen kabalgada eta igandean haurrentzako puzgarriak.
Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak herriko hainbat kultur eragilerekin antolatutako egitaraua azken txanpan sartuko da asteburu honetan.
Bi dira hemendik eta igandera arte gozatu ahal izango diren ikuskizunak: Erregeen kabalgada, ostiralean, eta haurrentzako puzgarriak, igandean.
- URTARRILAK 5, barixakua.
ERREGEEN KABALGADA
Kalejira herrian zehar eta gutun-ematea elizpean.
Arratsaldeko 7etan, herrigunean.
Ant.: Betiprest Aisialdi Taldea.
- URTARRILAK 7, domekia.
GABONETAKO HAUR PARKEA
11:30h-13:30h / 16:30h-18:30h, Arane kiroldegian.
Bazkideak doan; besteak 5 € (Eguna), 3 € (Arrats).
Ant.: Atxolin Guraso Elkartea
Udalak eskerrak eman nahi dizkie amaitzear dagoen opor sasoi honetarako aisialdi eskaintza prestatzen lagundu duten herriko elkarte eta norbanako guztiei.