XXXII. Argazki Rallya
Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboak antolatuta, Soraluzeko Argazki Rallyaren XXXII. edizioa egingo da igandean (azaroak 20), 8:30etik aurrera.
Urteroko zitari eutsiz, rallyaren edizio berria antolatu du aurtengoan ere Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboak, Soraluzeko Udalaren babesarekin.
Igandeko (azaroak 20) rallyan edozein argazkilarik har dezake parte; izan herrikoa, zein kanpokoa; haurrek zein helduek. Izen-ematea 8:30ak eta 9:30ak bitartean egin ahal izango da, elkarteak Etxaburueta kalea, 3 helbidean duen egoitzan. Helduek 10 euro ordaindu beharko dute eta 16 urtez azpikoek, 5 euro.
Lehiaketako oinarriak izena ematerakoan jasoko dituzten parte-hartzaileek.
Sari banaketa
Abenduaren 10ean, 17.00etan egingo da, elkartearen egoitzan.