![Zabor-edukiontzien lekualdaketa Zabor-edukiontzien lekualdaketa](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/zabor-edukiontzien-lekualdaketa/@@images/image-900-fcc2590a59a3be843e3dcb4aa69af7c4.jpeg)
Zabor-edukiontzien lekualdaketa
Hilabete honetan bertan hasiko diren "Patria" telesailaren grabaketa-lanak direla eta, Zubi Nagusian dauden zabor-edukiontziak kiroldegi alboko aparkalekura eramango dtu Udalak.
HBO telebista-kateak laster hasiko ditu Fernando Aranburu idazlearen "Patria" nobelan oinarritutako izen bereko telesailaren grabaketa-lanak.
Grabaketa-lanok hainbat aldaketa eragingo dituzte herrigunean, eta horietako bat Zubi Nagusiko zabor-edukiontzien lekualdaketa da.
Udalak Baltegieta kalean dagoen kiroldegi ondoko aparkalekura eramango ditu Zubi Nagusian gaikako bilketarako jarrita dauden edukiontziak.
Aipatutako neurriak sortaraz ditzakeen eragozpenengatik barkamena eskatu nahi die Udalak herritarrei.