Gabonetako kultur programazioa

Gabonetako kultur programazioa

2021/12/24
Aurreikusitakoak baino ekintza gutxiagok osatuko dute aurten Gabon egunetarako antolatutako egitarua; ludoteka eta gaztelekuko jarduerak bertan behera geratu dira.

Urtero moduan, hainbat ekintza prestatu dituzte aurtengoan ere udalak zein herriko elkarte eta erakunde ezberdinek jai egun hauetarako.

Egitaraua, ordea, hasieran pentsatutakoa baino murritzagoa izango da, COVID-19ak eragindako osasun egoeragatik hainbat ekintza bertan behera geratu dira-eta.

Hona hemen, egunez-egun, antolatu diren ekintzen zerrenda:

ABENDUAren 13tik 30era.

ERAKUSKETA

“Harri landuak”.

Miguel Criado Vicente

Astegunetan 19:00-20:30 eta larunbatetan 12:00-13:30.

Kulturguneko erakusketa-gelan.

Ant.: Udaleko Kultura Batzordea

ABENDUAren 17tik URTARRILAren 14ra.

ERAKUSKETA

“Margolanak eta zeramikak”.

Txiki Agirre (“Keixeta”).

Arratsaldeko 7etatik 8etara, Oreka Art galerian.

Ant.: Oreka Art Galeria.

ABENDUAK 24, barixakua.

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Gutun bilketa

  • LH 4, LH5 eta LH6: 11:00 h.
  • 0-4 urte: 11:45 h.
  • HH5 eta LH1: 12:30 h.
  • LH2 eta LH3: 13:15 h.

Institutu ondoko frontoi zaharrean.

Maskarilla derrigorrezkoa 6 urtetik aurrera..

Ant.: Olentzero & Mari Domingi lan-taldea.

ABENDUAK 30, eguena

MUSIKA KONTZERTUA

Abesbatzaren Gabon Kontzertua

Ezoziko Ama Abesbatza

Arratsaldeko 8etan, Herri Antzokian .

Ant.: Ezoziko Ama Abesbatza.

URTARRILAK 2, domekia.

PAILAZOAK

Txirri, Mirri eta Txiribiton.

“Bart non ote nintzen ni?”

Sarrera: 2 euro.

Arratsaldeko 5etan, Herri Antzokian.

Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.

URTARRILAK 8, zapatua.

MUSIKA KONTZERTUA

“Euskal danbolinaren aroak”.

J. I. Ansorena (Danbolina) & J. Senperena (Pianoa).

Arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian.

Sarrera: 5 euro.

Ant.: Udaleko Kultura Batzordea

URTARRILAK 9, domekia.

HAURRENTZAKO ZINEA

“D’ortagnan eta 3 mosketxakurrak. Esp., 2021 (84 ‘).

Arratsaldeko 5etan, Herri Antzokian.

Ant.: Kultura Batzordea & Atxolin IGE