Jakoba Errekondoren hitzaldia
Jakoba Errekondok "Etxeko landareak" liburua aurkeztuko du astearte honetan, otsailak 22, arratsaldeko 6etan, Kulturguneko Tolarekua aretoan.
Aurkezpena Udaleko Kultura Batzordeak egun hauetarako antolatu duen "Literatur loreak" zikloaren barruan antolatutakoa da.
"Etxeko landareak" liburuak etxeko landareak hobeto zaintzeko gakoak emango dizkigu: zein landare aukeratu txoko bakoitzerako, gaixotasunei nola aurre egin, landare bakoitza nola ureztatu, ongarri naturalak nola egin, haziz doan ahala nola birlandatu… maite dugun landare hori nola ugaldu ere ikasiko dugu.
Liburu honetan deskubrituko dituzu bakoitzaren jatorria, beharrak eta gustuak. Bizitzaren ederra loratu dadila!
Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo (Usurbil, 1961- ) agronomo eta paisajista da. Ezaguna da hainbat hedabidetan landare gaien inguruan parte hartzeagatik. Hala nola Argia aldizkarian 1995 urteaz geroztik ari da astero landareen kulturari buruz idazten. Era berean www.bizibaratzea.eus webguneko arduraduna da. Baita ere, Euskadi irratian 1985 urteaz geroztik astero landareei buruzko zuzeneko kontsultategi publiko irekia dauka, azken urte hauetan larunbat goizeroko Landaberri saioan. Elhuyar Zientzia Aldizkarian ere kolaboratzaile gisa aritu da.
Urte luzez Landa Garapeneko herri txikien biziberritze proiektuetan jardun du. Teknikari gisa, baita proiektuak sortzen, diseinatzen eta zuzentzen.
Argitalpenak
- Etxe barrurako landareak (Elhuyar, 1995)
- Euskal Herriko Sagardoa (Elhuyar – Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak, 1997)
- Bizi Baratzea - Garaian Garaikoa Garaiz, Eman Eta Hartu (Argia, 2015)
- Bizi Baratzea - Altza Porru (Argia, 2016)
- Landareak Lantzen 2018 (Argia, 2017)
- Eskola Baratzea (Euskal Fondoa, 2017)
- Landareak Lantzen 2019 (Argia, 2018)