Hobariak eta salbuespenak
Eskaera egiteko tokia: Udaleko bulego orokorrak.
Aurkeztu behar diren agiriak:
- Hobaria interesatuek eskatu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazioak hobaria onartu ondoren, agiri bat luzatuko du eman dela frogatzeko. Horretarako ondoko inprimakia erabili dezakezu: Salbuespenak eta hobariak.
- Izaera orokorrez, hobaria eskaera egin ondorengo ekitalditik aurrera hasten da aplikatzen, eta ez du atzerako eraginik. Dena den, onura fiskala likidazioa irmoa izan baino lehen eskatzen denean, onura emango da baldin eta hobaria jasotzeko baldintzak zerga sortzen den egunean betetzen badira.
- Hobariak jaso ahal izateko, ezinbestekoa izango da Udalak aldez aurretik onartzea, eta eskaera egin ondorengo zergalditik aurrera izango dute eragina.
HOBARIAK:
Ibilgailu historikoek edo fabrikazio egunetik kontatuta gutxienez hogeita bost urteko antzinatasuna dutenek %100(e)ko hobaria izango dute zerga kuotan. Fabrikazio eguna ez bada ezagutzen, lehen matrikulazio eguna hartuko da halakotzat edo, bestela, ibilgailu mota edo aldaera fabrikatzeari utzi zitzaion eguna.
- a. Elektrikoa edota usuri nuluak dituzten ibilgailuek % 75eko hobaria izango dute zerga-kuotan, mugarik gabeko epean.
- b. Motor hibridoak dituzten ibilgailuen eta erregai gisa gasa erabiltzen dutenez, gas naturala, petroliotik likidoturako gasak zein bioetanola erabili, % 50eko hobaria izango dute zerga-kuotan, lehen aldiz matrikulatzen direnetik hasita lau ekitalditan zehar.
- c. Matrikulazio berriko turismoek, km-ko 110g CO2 baino gutxiago isurtzen badute, % 30eko hobaria izango dute zerga-kuotan, lehen aldiz matrikulatzen direnetik hasita bi ekitalditan zehar.
- d. Matrikulazio berriko turismoek, km bakoitzeko 110g CO23.d. -tik 120g-raino isurtzen badute, % 25eko hobaria izango dute zerga-kuotan, lehen aldiz matrikulatzen direnetik hasita bi ekitalditan zehar.
SALBUESPENAK:
a) Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal entitateen ibilgailu ofizialak, defentsari edo herritarren segurtasunari atxikita badaude
b) Ordezkaritza diplomatikoen ibilgailuak, bulego kontsularrenak, eta atzerriko agente diplomatiko eta kreditatuta dauden karrerako funtzionario kontsularrenak, kanpoaldetik identifikatuta badaude eta beren mailan eta hedaduran elkarrekikotasun baldintza betetzen bada.
Baita ere, Espainiako Estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta beren funtzionario edo kideenak, hauek estatutu diplomatikoa dutenean.
c) Nazioarteko itun edo hitzarmenen ondorioz salbuestekoak diren ibilgailuak.
d) Osasun laguntza emateko edo zauritu zein gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren anbulantziak eta gainerako ibilgailuak.
e) Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokitutako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren A letran aipatuak, pertsona desgaituen izenean matrikulatuta daudenean.
Era berean, salbuetsita daude 14 zaldi fiskaletik beherako ibilgailuak, baldin eta desgaituen izenean matrikulatuta egonik beraiek ez beste inork erabiltzeko badira. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona desgaituek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.
Aurreko bi paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak horien onuradun diren subjektu pasiboei.
Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, honako hauek hartuko dira pertsona desgaitutzat:
- Minusbaliotasun maila 100eko 33koa edo handiagoa eta 100eko 65ekoa baino txikiagoa duten pertsonak, mugikortasun murriztuko egoeran badaude. Mugikortasun murriztua dutela ulertuko da abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuak, minusbaliotasun maila aitortu, ezarri eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoak, III. eranskinean jasotzen duen baremoaren A, B edo C letretako egoeretan sartuta daudenean edo baremo horren D, E, F, G edo H letretan 7 puntu edo gehiago lortzen dituztenean.
- Minusbaliotasun maila 100eko 65ekoa edo handiagoa duten pertsonak.
f) Udalaren emakida administratibo bidez herri garraio zerbitzuari atxikita dauden autobusak, mikrobusak eta gainerako ibilgailuak, horien plaza kopurua, gidariarena barne, bederatzitik gorakoa denean.
g) Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta makineria, Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaz hornituta daudenean.
- Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia
- Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
- Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.