Mendekotasun egoerak

Menpekotasun balorazioa

Mendekotasun egoera bat duen pertsona batekin edozein esku-hartze egin aurretik egiten den balorazioa. Mendekotasun balorazio honek zehaztuko du pertsona honek zein laguntzetarako eskubidea duen.

Ezgaitasun edo minusbaliatasuna

Hainbat abantaila eta laguntza eskuratzeko aukera ematen duen aitorpena da. Gaixotasun, lesio edo ezintasun fisiko-psikiko edo/eta sentsorial bat duen edonork dauka aukera ezintasun edo minusbaliatasun maila baloratzeko.

Mendekotasun egoerekin erlazionatutako diru laguntzak

Mendekotasuna onartuta duen pertsona bati eskaintzen zaion diruzko laguntzak dira.

Laguntzak 3 eratakoak izan daitezke:

  • Laguntza pertsonala, egoitza edo eguneko zentroko plaza pribatu bat ordaintzeko (informazio gehiago hemen).
  • Familia inguruneko zaintzetarako zein profesionalak ez diren zaintzaileei laguntzeko. Hau da, zainketa lanak familiako norbaitek eskaintzen dituenean (informazio gehiago hemen).
  • Zerbitzuari lotutakoa: pertsona bat kontratatzen denean zainketa lanak egiteko (informazio gehiago hemen).

Laguntza eskatzeko

Eskubidea aitortzeko, interesdunak baldintza hauek bete beharko ditu: (http://www4.gipuzkoa.net/ogasuna/normativa/docs/VL0000020313_20130126.HTML).

Zerbitzu eta prestazio bakoitzaren berariazko baldintzak.

  • Zerbitzua eta prestazioa bere egoera pertsonalerako egokia izatea.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea eta bertan bizi izatea.

 

Mendekotasun eta ezintasun egoerei aurre egiteko laguntza produktu edo teknikoak

Egueneroko bizitza errazteko mendekotasun edo ezintasun egoeran dagoen pertsonari ematen zaizkion laguntzak dira.

2 eratako laguntzak daude:

  • Errekuperagarriak: Gruak, oheak, gurpildun aulki bereziak, koltxoi  bereziak, bainu-gelarako aulki bereziak, gurpildun aulkiarentzako motor sistemak, eskailerak igotzeko aulki bereziak, etab. Kasu honetan ez da egoera ekonomikoa kontuan hartzen.
  • Errekuperatu ezin direnak: Kasu honetan etxebizitzan egin beharreko doiketa lanak dira, batik bat. Esaterako, etxeko sarrera egokitzeko laguntza, etxe barrua egokitzeko laguntzak (bainera kendu eta dutxa jarri, ateak zabaldu, gelak egokitu...), bainugelarako heldulekuak, altxagailuak, etab. Kasu honetan norbanakoaren egoera ekonomikoa kontuan hartzen da laguntza ezartzeko orduan.

 

Eguneko zentroak eta egoitzak dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako

Arrazoi ezberdinegatik etxean bizi izaten jarraitzeko aukerarik ez duten pertsonei egoitza batera bizi izatera joateko aukera eskaintzen du.

Laguntzaren ezaugarriak

Egoitza behin betirakoa edo aldi baterakoa izan daiteke. Norberaren egoera ekonomikoaren araberako ekarpen/aportazio ekonomikoa egin beharko du.

Dibertsitate funtzionala dutenentzat aparkaleku txartela

Eguneroko bizitza erraztu asmoz, ezintasun (%33a edo gehiago) eta mugikortasun arazoak aitortuta (7 puntutik gora edo A, B, C maila) dituzten pertsonei, ezinduentzako gordeta dauden auto aparkalekuak erabiltzeko aukera ematen dien txartela da.