Enplegu eta gizarteratze zentro berria
Soraluzeko Udalak 2022.urtean aurreikusita dituen inbertsioen artean kokatzen da udalaren jabetzakoa den kalebarren 8. Lokalaren egokitzapen lanak.
Bertan herriko enplegu eta gizarteratzeko zentro berria kokatuko da. Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, bazterkeria arriskuan dauden pertsonei arreta emateko zentro bat irekiko du, enplegu duin bat lortzera bideratutako ibilbide pertsonalizatuak eskainiz.
Lokalak bi solairu ditu; kale-mailan dagoen lokalak 120m2 ditu eta sotoak 70m2. Udala lokala zahar-berritzeko proiektua lantzen ari da eta ondorengo banaketa egitea aurreikusten du: 7,32 m2-ko ataripea, 10,91 m2-ko talde-arretako gela, 9,48 m2-ko banakako arretarako gela, 16,24 m2-ko beste talde-arretako gela bat eta 50 m2-ko erabilera anitzeko formazio gela bat. Beheko solairua eta sotoa bat egingo dituen barne eskailera eraikiko da eta irisgarritasun baldintzak bermatzeko igogailu bat. Sotoaren espazioaren banaketa ondorengoa izango delarik; 50 m2ko erabilera anitzeko formazio gela bat eta erabiltzaileei zerbitzua emango dien bi komun. LOKALAREN PLANOA hemen kontsulta dezakezu.
Udalerriko langabezia tasa %13a izanik, eta diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten herritar kopurua bailarako handiena, udalak zentro hau herritarrentzako arreta bulego bezala egokitu nahi du, “enplegagarritasun eta gizarteratze politikak aurrera eramateko”. Bestalde, Lanbiderekin elkarlanean, formazio saioak ere antolatuko dira, langabezian dauden herritarrek aukera zabalagoak izan ditzaten lan merkatuan sartzeko. Era berean, gizarte eta lan arloko aholkularitzarako “hurbileko gunea” ere izango dela adierazi du alkateak.
Lanen iraupena lau hilabetekoa izango da eta lizitazioaren aurrekontua 359.586,23 BEZ-a aparte .
Kontratuaren zehaztapenak Euskadiko kontratazio publikoko plataforman aurki daitezke ondorengo loturan: