Energiaren fakturan aurrezteko aholkularitza zerbitzu berria

Energiaren fakturan aurrezteko aholkularitza zerbitzu berria

2024/01/19
Soraluzeko Udalak informazio-bulegoa zabalduko du herritarrei energiaren fakturan aurrezteko aholkularitza eskaintzeko helburuarekin; ostegunetan emango du zerbitzua.

Herritarrek gasaren eta argindarraren kontsumoagatik ordaintzen dituzten fakturen zenbatekoa gutxitzen laguntzeko asmoz, zerbitzu berria jarriko du Soraluzeko Udalak abian datorren astetik aurrera.

Zerbitzua Udalak Kalebarreneko 8. zenbakian duen bulegoan eskainiko da, ostegunetan, goizeko 9etatik 12:30era.

Bertan, gaur egun herritarrek eska ditzaketen tarifa murriztuei eta dirulaguntzei buruzko informazio zehatza emango da, baita tarifa edo dirulaguntza hauek nola tramitatu behar diren azaldu ere.

GASA

Kontsumitzailearen bulegoak negu honetarako AET (azken baliabideko tarifa) kontratatzea gomendatzen du, fakturan aurrezteko.

Tarifa hau kontratatzeko ez dago baldintza berezirik, gas-hornidura kontratatuta duten pertsona guztientzat dago zabalik.

ARGINDARRA

Bono Sozial Elektrikoa eskuratu daiteke bizikidetza unitatearen diru-sarrerek ondorengo kopuruak gainditzen ez badituzte:

 

FAMILIA UNITATEA GEHINEZKO DIRU-SARRERAK

EGOERA BEREZIAK (*)

Eskatzaile bakarra 16.800 €/urtean 25.200 €/urtean
2 pertsona nagusi 19.320 €/urtean 27.720 €/urtean
2 pertsona nagusi eta adintxikiko 1 23.520 €/urtean 31.920 €/urtean
2 pertsona nagusi eta adin txikiko 2 27.720 €/urtean 36.120 €/urtean
Familia ugariak Guztiak Guztiak

 

* Ez-gaitasun edo dependentzia egoeran daudenak, genero biolentziaren biktimak eta guraso bakarreko familiak)

Udalak bulegora gerturatu eta informazioa eskatzera gonbidatzen ditu herritarrak.