Hiru peoiren kontratazioa
Sei hilabeterako 3 peoi kontratatuko ditu Soraluzeko Udalak, lanjardun partzialean, LANBIDEk diruz lagundutako enplegua sustatzeko tokiko ekintzen programaren barruan.
Soraluzeko Udalak sei hilabetez eta lanaldi partzialean (%69), hiru peoi lanpostu eskaintzen ditu, LANBIDEk diruz lagundutako “AISIALDIRAKO BERDEGUNEEN ATONTZEA” proiektua gauzatzeko, Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen programaren babesean.
Lanpostu hauek betetzeko eta zehazten den ordenagatik, hurrengoek izango dute lehentasuna: emakumeek, SBE-ren jasotzaile titularrek eta 55 urte baino gehiagokoek.
Betebehar espezifikoak:
- Lehenetsi egingo da Soraluzen erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.
- Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (gutxienez AISA titulua eskatuko da), 55 urtez gorakoetan izan ezik.
- Baldintza fisiko onak.
- Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean enplegurik gabe eta LANBIDEko bulegoan izena ematea izatea.
Izen-ematea:
Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan izena eman dezakete gaur hasi eta azaroaren 22ra arte, biak barne.