Liburu aurkezpena: "Ama*, eme*, ume*"

2025-02-11T18:30:00+01:00 2025-02-11T18:30:00+01:00 2025-02-11T18:30:00+01:00
  • 2025-02-11T18:30:00+01:00 2025-02-11T18:30:00+01:00 - 2025-02-11T19:30:00+01:00 2025-02-11T19:30:00+01:00
  • Tolarekua aretoa
Soraluzeko Emakumeen* Ahalduntze eskolaren udazken-neguko egitarauaren baitan antolatutako ekintza.

Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek feminismotik eta amatasunetik pentsatu eta gauzatu dute honako liburu hau, hamahiru lekukotasun jasoz; hamaika ama eta bi aitaren testigantza bana: bikotedunak eta bikotegabeak, heterosexualak eta homosexualak, amabakarrak, adoptatzaileak, ama ez izatea erabakitakoak... Askotarikoak dira esperientziak eta bizikizunak, ugariak iritziak eta desberdinak mundu-ikuskerak; guztiak ere aberasgarriak eta zer pentsatua ematen dutenak.

Ekintza mistoa izango da, emakume* zein gizonek parte hartu ahal izango dute.