Ezpondak garbitzeko eta baldosa berriak ipintzeko lanak datorren astean
Datorren astean hasiko dituzte ezpondak garbitzeko eta baldosa berriak ipintzeko lanak; aparkalekuetan eta trafikoan eragina izango dute lanok.
Datorren astean hasiko dira langileak Gabolats eta Ezozibideko ezpondak garbitzen, zein herrigunean apurtuta dauden baldosak konpontzen. Zoladura konpontzeko lanak astelehenean, ekainaren 10ean hasiko dira eta desbroze lanak, ostera, martitzenean, ekainaren 11n.
Lanen ondorioz trafikoan eragina izango duten aldaketak izango dira, eta zenbait aparkaleku hustu beharko dira. Udaltzaingoak egunez egun emango du aldaketon berri.
Hobekuntza lanak egiteko bi enpresa kontratatuko dira eta guztizko kostua 15.771,14 eurokoa izango da.