Mahai eta txirrista berriak landa-guneetan
Abuztuan zehar udal lantaldeko langileek burutu dituzten lanetako bi San Andres eta Ezoziko parkeetako txirristak aldatzea eta Karakateko aparkaleku ondoko udalaren jabetzakoa den Arranaitz-ondo lur sailean piknik mahaiak jartzea izan dira.
San Andres eta Ezoziko jolas-guneetako txirristak zaharkituen tokian txirrista berriak jarri dira; Karakaten, aldiz, atsedena hartu edota mokadutxo bat jateko gune berri bat egokitu da Karakateko aparkalekuaren inguruan, bai bertati abiatzen den Dolmenen ibilbidearen erabiltzaileentzat, baita herritar ororentzat ere.
Landa-auzoetan txirristak aldatzeko 3.898,62 euroko (BEZa barne) inbertsioa egin du udalak.
Karakateko mahaiak jartzeko 1.858,85 euro (BEZa barne) erabili dira, lanak Elgoibar, Bergara eta Soraluzeko udalek, Dolmenen ibilbidea sustatzeko eta balioan jartzeko adostuta duten lankidetza-hitzarmenaren bitartez finantziatu direlarik.