Ikusmenaren Nazioarteko Eguna
Urriaren 13an “Ikusmenaren Nazioarteko Eguna” ospatzen da. Eta egun horretarako Soraluzeko Udaletxeko Osasun, Gizarte Ongizate eta Inmigrazioaren Batzordeak, Erretinosis Gipuzkoa Begisare Elkartearekin Elkarlanean hitzaldi bat antolatu du. Hitzaldiaren izenburua honako hau da “Erretinosi Pigmentarioa. Erretinosis Gipuzkoa Begisare elkartearen lana eta Ikusmen Murritza dut bereizgarria”
Erretinosi Pigmentarioa ez da gaixotasun bakar bat baizik eta endekapenezko eta hereditarioak diren gaixotasunen multzoa, zeintzuek begiari eragiten dioten eta ikusmenaren galera motel eta mailakatuagatik bereizten diren. Galera iraunkor honek, gutxienez lehenengo etapatan, gaueko eta periferiako ikusmenari eragiten dio eta zenbait kasuetan itsumena ere ekar dezake. Nahiz eta gaixotasunarekin jaiotzen den, arraroa da nerabezaroa baino lehen sintomak agertzea.Eragindako pertsona ez da bere gaixotasunaren kontziente berau fase garatuetan aurkitzen den arte, horregatik, diagnostiko azkarra izatearen garrantzia.
Erretinosi Gipuzkoa Begisare, Erretinosi Pigmentarioa pairatzen duten pertsonek osaturiko elkartea da. Elkartearen helburua, gaitza jasaten duten pertsonen bizi kalitatea hobetzean datza, horretarako 3 lan ildo jorratzen dituztelarik:
- Gaitza pairatzen dutenei aholkularitza integrala eta beharrezkoak dituzten baliabideetan laguntza.
- Ekintza desberdinen antolakuntzari esker baita sentsibilitate kanpainei esker ere gaixotasunaren berri ematen dute baita beraien sintomak zeintzuk diren ere. Bestalde kontzientziazio kanpainak egiten dituzte Erakunde publikoek gaixotasunaren berri izan dezaten eta ikerketak bultzatu ditzaten irtenbide posibleak lortzeko.
- Ikerketak bultzatzen dituzte Erretinosi Pigmentario alorrean.
Azken bi urtetik hona Elkartea buru belarri sartuta dago “Ikusmen murritza dut” kanpainan. Kanpaina honek bereizgarri bat du,bereizgarri honen erabilera, geratzen zaion ikusmen erabilgarria edo urritasuna eragiten dion jatorrizko patologia aintzat hartu gabe, ikusmen murriztua duen pertsona dela jakinaraztea garrantzitsua eta beharrezkoa dela uste duen edozein gizon-emakumeri gomendatzen zaio( Gizartearen % 2). Era berean, guztiz itsuak ez direnaren adierazgarri gisa, bastoi txuriaren osagarri bezala erabili nahi dutenei ere zuzenduta dago.
Hitzaldia Urriaren 13an izango da, arratsaldeko19.00tan Kiroldegiko Antzokian.