Soraluzeko Tokiko Energia Komunitatearen bazkidetza kanpaina martxa onean doa

Soraluzeko Tokiko Energia Komunitatearen bazkidetza kanpaina martxa onean doa

2024/04/11
Soraluzeko Tokiko Energia Komunitateak 110 bazkide ditu dagoeneko; izen-emate kanpaina maiatzaren 15era arte egongo da zabalik.

Dagoeneko 110 soraluzetarrek eman du izena Tokiko Energia Komunitatean, Soraluzen 0 kilometroko energia berriztagarria sortzen lagundu eta herri jasangarriagoa izaten laguntzeko. Beste 90 bazkide hartzeko gaitasuna du oraindik energia komunitateak eta maiatzaren 15era arte egongo da izena emateko aukera.

Bulego Energetikoa

Maiatza erdialdera arte egongo da zabalik, ostegunero, Kalebarren 8an, Soraluzeko Tokiko Energia Komunitatearen bulegoa. Goizeko 9:00etatik 12:30era bitarte hurbil daiteke interesa izan dezakeen edonor informazioa eskuratu edo izena ematera.

Eguna: ostegunero

Ordua: 9:00 - 12:30

Tokia: Kalebarren 8

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 900859695 telefono zenbakira edo jo webgune honetara: sakatu hemen.