Goazen Soraluzek Bergarara ibilaldia antolatu du datorren martitzenerako

Goazen Soraluzek Bergarara ibilaldia antolatu du datorren martitzenerako

2024/06/27
Goazen Soraluze kirol orientazio zerbitzuak Bergarara ibilaldia eta Laboratorium museora bisita antolatu du datorren martitzenerako, uztailak 2.

Goazen Soraluze kirol orientazio zerbitzuak, Athlon taldearekin elkarlanean, ibilaldia antolatu du Bergarara. Edonork parte hartu ahal izango du ibilaldian, baldin eta Bergararaino oinez joateko gaitasuna badu. 

Goizeko 9:00etan irtengo dira parte-hartzaileak Plaza Zaharretik Bergararantz, eta iristean, 11:00ak aldera, Laboratorium museoa bisitatuko dute. Ondoren, lineako autobus zerbitzuan izango da itzulera, 13:00ak aldean.

Ibilaldia eta museora bisita doakoak izango dira eta Arane kiroldegiko harreran eman daiteke izena ekainaren 28ra arte, barixakua.

Eguna: uztailaren 2a, martitzena.

Ordua: 09:00

Lekua: Plaza Zaharra