Baserri bideak garbitzeko lanak
Udaleko Inguramenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak jakinarazi du bukatu direla ekainean hasitako baserri bideak garbitzeko lanak; 6.233,92 euroko kostua izan dute BEZ-a barne.
Aurreko urteetan bezala, aurtengoan ere baserrialdeetako bide bazterrak garbitu ditu Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentuak.
Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteko (Debemen) langileak burutzen dituzten lan hauek, Irure auzoan hasi ziren, Ezozia, San Andres eta Txurruka auzoetan jarraituz.
Lanen helburua baserrrietara doazen errepideak behar den moduan, txukun eta garbi, mantentzea da.
Landa guneko bide bazterren desbroze lanek 161 lan orduz luzatu dira eta 6.233,92 eurotako kostua izan dute BEZ-a barne.