Gazteak Auzolanean 2023: komunitatearen aldeko proiektuentzako dirulaguntzak
Programaren helburua da Gipuzkoako gazteei taldeko irabazi asmorik gabeko proiektuak garatzeko laguntza ematea, beren ingurunea inplikatuz eta interes publikoa duten gizartearen eraldaketa prozesuak laguntzea helburu izanik.
Laguntzen zenbatekoa: 25.000 €.
Proiektu batek gehienenez 5.000 € eta gutxienez 1.500 € .
Aurkezteko epealdia: 2023ko martxoaren 27a arte.
Garatzeko aldia: 2024ko ekainaren 30 arte.
Hartzaileak: gutxienez 3 kidek osatutako taldeak,(18-30 urte). Enpresa edo elkarte bezala eratuta egon ez eta proiektu edo ideia bat garatzeko proposatzen dutenak. Baldin eta proiektuak Gipuzkoa osorako edo bertako lurralde baterako gizarte edo/eta kultur interesa badu.Taldeko eragileen bi herenek gutxienez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean administrazio auzoa izango dute.
Helburuak
- Gazteen talde ekimenak bultzatzea.
- Giza garapena eta komunitatearena sustatzea.
- Pertsona gazteen ahalduntzea sustatzea.
- Gipuzkoako gizarte bizitza, ekonomikoa eta kulturala aberastea.
- Gazteria, gizarteak aintzat hartzea ahalbidetu, bere sormen, berrikuntza eta eraldatze gaitasuna onartuz.
- Etorkizuneko gizarte ekintzaileentzako prozesuetan, ikaskuntza lortzeko baliogarri izan daitezkeen esperientziak erraztu.
Jarduera esparruak eta proiektu motak
- Proiektu artistikoak edo/eta kultural komunitarioak.
- Ingurunearen zaintza eta jasangarritasuna oinarri duten proiektuak.
- Genero berdintasuna, euskara, kulturartekotasuna, elkartasuna eta beste alorretan oinarritutako gizarte edo komunitatearen eraberritze proiektuak.
- Alor hauez gain, interesgarriak diren beste esparru batzuetan oinarritutako proiektuak aintzat hartu ahal izango dira.
Aurkeztu behar dena
- Proiektua: gutxienez biltzen dituena xedeak, justifikazioa, baliabide materialak, kronograma, gauzatzeko lekua eta ebaluazio sistema bat.
- Aurrekontua.
- Taldekide guztien NANaren fotokopia.
- Taldekide guztien administrazio auzotasunaren egiaztagiria ala erakundeak baieztatzeko baimena emateko.
- Taldekide guztiek zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duten agiriak edo erakundeak baieztatzeko baimena emateko.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak
- Materialak, ekipamenduak edo proiektua garatzeko beharrezko azpiegitura erosi edo alokatzera (inbentaria ezina).
- Bestek ematen dituzten zerbitzu profesionalak ordaintzera, betiere jarduera garatzeko zurrunki beharrezkoak badira.
- Jarduerak burutzeak eragiten dituen gastuak.
- Diru laguntza ezin izango da bideratu talde sustatzailea osatzen duten pertsonei ordaintzera.
Ideia garatzeko, informazio gehiago edo eskaera betetzeko beharra izanez gero:
900 110 111 / 943 47 25 80
Whatsapp: 620 27 80 70
Gaztegunea. Anoeta pasealekua 28.Donostia (Izotz Jauregi ondoan)
Informazio osoa: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/gazteak-auzolanean