Egoitzaren zuzendaritza eta kudeaketa
Soraluzeko Mesedetako Ama adinekoen egoitzak esleipenera atera du, prozedura ireki bitartez, zentroko zuzendaritza- eta kudeaketa-zerbitzuaren kontratua; 15 eguneko epea dago.
Herriko adinekoen egoitzak lehiaketara atera ditu bertako zuzendaritza- eta kudeaketa-zerbitzuak.
Kontratuaren lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, bi urteko egikaritze-epeari dagokiona, ehun eta hamar mila eurokoa -110.000,00 €- izango da, BEZ-a barne.
Proposamenak aurkezteko epea 15 egun naturalen ondorengo eguneko goizeko 12:00ak artekoa da, lizitazio-iragarkia kontratatzailearen profilean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Proposamenak Euskadiko Lizitazio Elektronikoko Plataforman aurkeztu beharko dira, ondorengo lotura erabilita: