Deba ibaia hobetzeko lanak
Europar Batasunak HORIZON 2020 programaren bitartez finantzatutako MERLIN proiektuaren baitan, Deba ibaia leheneratzeko lanak abiatu dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak.
Lan horien berri emateko helburuarekin aurkezpen saioa egingo da datorren asteartean, maiatzak 24, arratsaldeko 6:30ean, Soraluzen. Aurkezpenaren ondoren, denon artean aurreikusitako neurrien inguruan eztabaidatzeko tartea izango da.
Mainstreaming Ecological Restoration of freshwater-related ecosystems in a Landscape context: Innovation, upscaling and transformatioN izena duen proiektuaren helburu nagusia Europako ibai-ekosistemen funtzionamendua leheneratzeko eredu zabal eta berriak ezartzea da, uholdeak murriztu, karbono dioxidoa metatu eta uraren fluxu naturala eta arrainen migrazioa errazteko, besteak beste.
Hori horrela, MERLINen baitan, Finlandiatik hasi eta Israelera arte, 17 ibai-ingurune (erreka, ibai, zohikaztegi eta hezegune) leheneratzeko alegina egingo da, Deba ibaiaren luzetarako konektibitatea berreskuratzeko alegina, tartean.
EZTABAIDA-TAILERRA
Eguna: 2022ko maiatzaren 24a, 18:30ean.
Tokia: TOLAREKUA, Baltegieta Kalea, 2, 20590 Soraluze, Gipuzkoa
Ordua: 18:30.