Langabeentzako mekanizazio ikastaroa
IMH ikastetxeak langabeentzako txirbil-harroketa bidezko mekanizazio ikastaroa antolatu du; ikastaroak 540 orduko iraupena dauka eta %100ean subentzionatuta dago.
Elgoibarko Makina Herramienta Institutuak (IMH) txirbil-harroketa bidezko mekanizazio ikastaroa antolatu du mekanizazio lanetan interesatuta dauden langabeentzat.
Ikastaroaren bitartez ikasleak txirbil-harroketa bidezko mekanikazio prozesuak egin, lortutako produktuak kontrolatu eta makina eta ekipoen lehenengo mailako mantenuaz arduratzeko gaitasuna lortuko du.
Ikasleak ondorengo lanpostuak bete ahal izango ditu:
- Zenbakizko kontrola duten makinen programatzailea.
- Zenbakizko kontrola duten makinen operadorea.
- Tornulari-fresatzailea.
Ikastaroaren ezaugarriak:
Iraupena: 540 ordu.
Egutegia: 2021-05-31 / 2021-11-26
Ordutegia. 14:30-20:30
Hizkuntza: Gaztelera.
Tokia: IMH (Elgoibar).
Prezioa: %100 subentzionatuta.
Izena emateko eta informazio gehiagorako:
IMH (943748266)
www.imh.eus