Martxan dago Haurreskolako 2024-2025 ikasturteko matrikulazio kanpaina
Irailaren 10era bitarte egongo da zabalik Soraluzeko Haurreskolan 2024-2025 ikasturterako izena emateko epea, online nahiz aurrez aurre.
Soraluzeko Haurreskolak ekin dio ikasturte berriari, oraingoz 15 haurrekin eta zortzi leku libre daude 0-1 eta 1-2 urte bitarteko umeentzat.
2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek eska dezakete plaza Haurreskolan irailaren 10era bitarte; epe horretan izena emandako haurrak urriaren 1ean hasiko lirateke.
Izena emateko bi bide egongo dira:
- Online, ikasgunea webgunetik
- Aurrez aurre, Haurreskolan bertan, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik 14:00etara
Informazio gehiago Haurreskolan bertan eskuratu daiteke:
- 943751332 telefono zenbakira deituz.
- soraluze.soraluze@haurreskolak.eus posta-helbidera idatziz.