Matrikula zabalik AEK euskaltegian

Matrikula zabalik AEK euskaltegian

2021/09/15
Soraluzeko AEK euskaltegiak zabaldu du 2021/2022 ikasturteko matrikulazio kanpaina, "Ikasi euskara, bidelagun onenarekin" lelopean; irailaren 30a arte eman daiteke izena.

Soraluzeko AEK euskaltegiak zabalik dauka dagoeneko 2021/2022 ikasturterako matrikulazio kanpaina; "Ikasi euskara, bidelagun onenarekin" da aurtengorako aukeratutako leloa.

Aurrez aurreko zein autoikaskuntza bidezko esakintza dauka euskategiak, metodologia komunikatiboan oinarrituta eta ordutegi malguarekin.

ESKAINTZA

Urrian hasiko den aurtengo ikasturteari begira eskaintza zabala eskaintzen du euskaltegiak:

  • Euskalduntze orokorra (aurrez aurrekoa edo autoikaskuntza).
  • Xede bereziko ikastaroak: AISA, B1, B2, C1 (EGA) eta C2 (On-line) mailak.
  • Hizkuntza eskakizunak: IVAP, IRALE, Osakidetza.

MATRIKULAZIO-EPEA

Euskaltegian izena emateko epea irailaren 30ean amaitzen da.

INFORMAZIOA

Izen-ematea egin edo ikastaroei buruzko informazioa lortzeko euskaltegira joan behar da.

Astearte, asteazken eta ostegunetan, 18:00-20:00.

Soraluzeko AEK Euskaltegia

Baltegieta kalea, 2

943 75 14 34

DIRU-LAGUNTZAK

Udalak ikastaroaren kostuaren %50 eta %100a bitarteko diru-laguntzak emango ditu.

Diru-laguntza hauei buruzko informazioa euskaltegian bertan eskuratu daiteke.