Kike Amonarrizen hitzaldia euskara ez dakiten gurasoentzako

Kike Amonarrizen hitzaldia euskara ez dakiten gurasoentzako

2023/11/24
Kike Amonarrizek hitzaldia emango du asteartean Soraluzen; "Si yo no sé euskera, ¿cómo le puedo ayudar?" da izenburua eta euskaraz ez dakiten edo gutxi dakiten gurasoei zuzenduta dago.

Azaroaren 28an, Kike Amonarriz soziolinguista ezagunak 'Si yo no sé euskera, ¿cómo le puedo ayudar?' izeneko hitzaldia eskainiko du gazteleraz Kalebarreneko lokalean.

Hitzaldia euskaraz ez dakiten edo gutxi dakiten gurasoei zuzenduta dago baina edozeinek har dezake parte. 

Bertaratzen diren herritarrek ekarritako dituzten gaiez gain, Amonarrizek hainbat galdera planteatuko ditu: "Nola ikasten dituzte haurrek hizkuntzak? Nola erraztu eta indartu genezake ikasketa-prozesu hori? Gurasook zer egin beharko genuke? Nola lortu euskaraz egin dezaten? Nola aldatu hizkuntza-ohiturak?".

Tolosarra galdera horiei eta beste hainbati erantzuten saiatuko da, gurasoei hizkuntzaren gaia lantzeko erremintak eskaintzeko helburuarekin.

Hitzaldia gazteleraz izango da, Kalebarreneko 8. atariko lokalean (Lanbideko lokala), asteartean, arratsaldeko 18:00etan hasita.