Argiteria berria frontoi zaharrean

Argiteria berria frontoi zaharrean

2021/11/02
Soraluzeko Udalak frontoi zaharra argiztatzen duten 8 fokuak berritu ditu; lanpara berriak led sistemakoak dira eta argiteria publikoaren kontsumoa murrizten jarraitzea dute helburu moduan.

Soraluzeko Udalak, gehienak fundituta zeudela aprobetxatuz,  frontoi zaharra argiztatzen zuten 8 fokuak berritu ditu, foku zaharrren ordez led sistemako berriak jarrita.

Aldaketa honekin udalaren helburua argiteria publikoan egiten duen kontsumo murriztea da.

Frontoiko fokoen kostua 3.339,60€ ( BEZ-a barne) izan da eta LAIBI S.L elektrizitate enpresak burutu ditu.

Tolarekua aretoko lanparak

Ez dira aipatutako hauek izan azken asteetan udalak argiteriari lotuta burutu dituen lan bakarrak. Izan ere, kiroldegiko "Tolarekua" erabilera anitzeko gelako argiztatze-sistema eraberritu du berriki, bertako 18 lanparak aldatuta, aretoa hobeto argiztatze aldera.

Lan hauek LAIBI S.L elektrizitate enpresak egin ditu eta 871,20€ ( BEZ-a barne) kostua izan dute.