Bandaren kontzertua bertan behera

Bandaren kontzertua bertan behera

2021/07/29
Erandioko Bandak abuztuaren 15ean eskaini ohi duen kontzertua ez da egingo aurten; bandako kideen artean atzemandako hainbat positibo kasuk nahikoa jenderik gabe utzi dute taldea.

Erandioko Bandak urtero-urtero Andramari egunean Soraluzen eskaintzen duen kontzertua bertan behera geratuko da aurten.

Bandako partaideen artean hainbat COVID kasu antzeman dira azken hilabeteetan eta horrek zailtasun dezente sortarazi du taldea osatzeko eta entseguak behar den moduan egiteko.

Hori horrela, bandak berak aurten kontzerturik ez ematea erabaki du.

Bandako zuzendari berriak, Aratz Díezek, erabakia penaz hartu dutela jakinarazi dio Udalari eta, gauzak ondo bidean, datorren urtean berriro ere gure artean egotea espero dutela adierazi du.