San Roke eguneko tortilla lehiaketan izena emateko epea zabalik da
San Roke eguneko tortilla lehiaketa.

San Roke eguneko tortilla lehiaketan izena emateko epea zabalik da

2022/07/28
Zabalik dago dagoeneko abuztuaren 16an, San Roke egunean Udalak antolatzen duen urteroko tortilla lehiaketarako izen-ematea; aurten parte hartzaieek ekarri beharko dute tortillak egiteko tresneria.

Ohikoa den moduan, tortilla lehiaketa egingo da aurten ere abuztuaren 16an, Andramari jaien barruan.

Lehiaketa goizeko 11:00etan hasiko da eta 12 bikotek hartu ahal izango dute parte.

Aurten, tortillak egiteko tresneria (zartagin, plater, sardeska...) norberak ekarri beharko ditu; Udalak produktuak (patata, olioa, tipula…) baino ez ditu jarriko.

Interesdunek udaletxeko harrera-bulegoan eman behar dute izena, plazak amaitu bitartean.

Oinarriak

Hauek dira tortilla lehiaketako oinarriak:

  1.-     Lehiaketa eguna: Abuztuak 16, San Roke eguna.

 

  2.-     Hasiera ordua: Goizeko 11,00etan Plaza Zaharrean.

 

  3.-     Partehartzaileek, lehiaketaren ordua baino ordu erdi lehenago bertaratu beharko dute.

 

  4.-     Lehiaketa, hasi eta bi ordutara amaituko da.

 

  5.-     Udalak bi tortilla egiteko beharrezkoak diren osagai guztiak( arrautzak, olioa, tipulina eta gatza) jarriko ditu.

 

  6.-     Bikote bakoitzak bi tortilla egin beharko ditu. Lehenengoa egiteko, arrautza, patata, gatza eta tipula bakarrik erabili ahal izango dira eta, bigarrenari bakoitzak nahi duen bestelako osagaiak gaineratu ahal izango dizkio. Derrigorrezkoa izango da osagaien artean patata egotea.

 

  7.-     Tortillak egiteko behar den tresneria (plater, laban, tenedore, pitxar…) NORBERAK EKARRI BEHARKO DU.

 

8.-     Partehartzaileek bigarren tortilla gertatzeko beharrezkoak dituzten gainerako osagaiak ere ekarri beharko dituzte.

 

  9.-     Talde bakoitza bi pertsonaz osaturik egongo da.

 

10.-     Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

 

11.-     Tortillak aurkezteko ordena zozketa bidez erabakiko da. Lehenengo patata tortilla  (guztientzako berbera) 12:30ean aurkeztuko da eta 12:45ean bigarrena. 

 

12.-     Sariak:                                   1. bikoteak:      80 euro.

                                                           2. bikoteak:     50 euro.

                                                          3. bikoteak:     30 euro.

           

            Tortilla bereziarentzako saria: 50 euro.

                                   

13.-     Lehiaketan parte hartu ahal izateko izenak Udaletxean eman beharko dira, bulego orduetan, abuztuaren 12ra arte.

 

14.-     Hamabi bikotek bakarrik parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan, izen-emate ordena errespetatuz uneoro.