"Esnatu Naiz kabareta" igandean antzokian

"Esnatu Naiz kabareta" igandean antzokian

2021/06/04
Andoni Mutiloa aktoreak "Esnatu Naiz kabareta" bere azken lana taularatuko du igande honetan Soraluzeko Herri Antzokian; musika, dantza eta antzerkia tartekatzen dituen ikuskizuna da.

Kulturaldia '21 zikloaren barruan, "Esnatu Naiz kabareta" izenburuko ikuskizuna ikusi ahal izango da igande honetan, arratsaldeko 7:30ean, Herri Antzokian.

Kabaret honetan nortasuna, generoa, eta sexu-joera ezberdinen gaiak lantzen dira.

Bere protagonista Elur da, jatorri euskalduna duen baina Londresen bizi den trans artista bat, zeinak, ikuskizun honen bitartez, LGBTI+ kolektiboko pertsonek oraindik gaur egun Euskal Herrian normaltasun osoan bizitzeko dituzten arazoei buruzko gogoeta egitera garamatzan.

Sarrerak Iratxon eros daitezke aurrez, edota leihatilan, egunean bertan, 5 euroan.