Udalbatzaren ez ohiko Osoko Bilkura, bihar (azaroak 30)

Udalbatzaren ez ohiko Osoko Bilkura, bihar (azaroak 30)

2022/11/29
Udal korporazioa osatzen duten 11 zinegotziek hamaika puntu izango dituzte aztergai bihar (azaroak 30), asteazkena, 19.00etan udalbatzarrak egingo duen ez ohiko Osoko Bilkuran.

Ondoak dira gaiak:

1. 2022ko urriaren 5ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
2. Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
3. Udal langileen soldata igoera.
4. 2022 urteko 8 kreditu aldaketaren onarpena.
5. Sapako obraren lizitazio espedienteari hasiera ematea.
6. Eskumenen lagatzea Sapako kontratuaren esleipenerako.
7. Lankidetza-hitzarmena, Gipuzkoako foru aldundiko ingurumeneko eta obra
hidraulikoetako departamentuaren eta Soraluzeko udalaren artekoa, Ipiñarrieta
inguruan, Muskiritzuko mendilerroaren hegoaldeko hegalean, azpiegitura
berdearen funtzionaltasun ekologikoa hobetzeko.
8. Gizarte-indarkeriaren biktimentzako arreta hobetzeko Soraluzeko Udalaren
protokoloa .
9. Haur eta nerabeen kontseilua eratzeko erabaki proposamena.
10. Ezozibidea 34. zenbakiko igogailuaren proiektua gauzatzeko lur zoru
publikoaren desafektazioa, behin betiko onarpena.
11. Eskari eta Galderak.