Astelehenetik aurrera Indalecio Ojangurenen Soraluzeko argazkiak ikusgai, erakusketa aretoan

Astelehenetik aurrera Indalecio Ojangurenen Soraluzeko argazkiak ikusgai, erakusketa aretoan

2025/03/07
Datorren astelehenean, martxoaren 10ean, zabalduko ditu ateak Kontrargi argazkilaritza kolektiboak antolatutako argazki-erakusketa berriak.

Martxoaren 10etik 29ra bitarte egongo dira ikusgai kiroldegiko erakusketa-gelan Kontrargi Argazkilaritza kolektiboak antolatuta Indalecio Ojangurenen Soraluzeko argazkiak. Erakusketa honetan 46 argazki egongo dira ikusgai, gehientsuenak Soraluzeko paisaia eta herrigunea erakusten dutenak; halaber, Osintxuko eta Maltzagako argazkiak ere badaude, baina Indalecio Ojanguren argazkilariari berari omenaldia egiten diotenak ere.

Honako erakusketa hau izango da Kontrargi Argazkilaritza kolektiboak urtean zehar antolatzen dituenen artean lehenengoa.

Ordutegia

Erakusketa datorren astelehenetik aurrera egongo da zabalik, martxoaren 10etik 29ra bitarte, hain zuzen ere, kiroldegiko erakusketa aretoan. 

Ohiko ordutegia izango du:

  • Astelehenetik barixakura: 18:30 - 20:00
  • Zapatutan: 12:00 - 13:30