Santa Ana 2. zenbakiko eraikina eraisteko lanak datozen egunetan hasiko dira
Herriko jaiak amaituta eta udaldia aprobetxatuz, Santa Ana 2. zenbakiko eraikina eraisteko lanekin hasiko dira datozen egunetan. Aurtengo otsailean eraikin zaharraren eraisketa lanak esleitzeko kontratazio-espedienteari hasiera eman ondoren, pasa den maiatzaren 4an hain zuzen ere, berau eraisteko-lanen kontratua izenpetu zuten Soraluzeko Udalak eta Zanjadores y Desmontes S.A enpresak. Izan ere, Soraluzeko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren zehaztutakoaren arabera, eraikina ordenazioz kanpo dago,
Espazio libre berria Deba ibaiaren ertzean
Datozen egunetan eraitsiko den eraikin zaharrak gaur egun ez du erabilerarik eta aurri-egoeran dago. Behin bota eta gero, espazio libre bat sortuko da Deba ibaiaren ertzean, hark utzitako orubean. Eraisketa lanok 47.662,28 euroan esleitu ziren.