![Balkoi eta leihoetako lore-lehiaketa Balkoi eta leihoetako lore-lehiaketa](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/balkoi-eta-leihoetako-lore-lehiaketa-7/@@images/image-900-6a8418edf7ec1bf0bac2a99fd42aed7b.jpeg)
Balkoi eta leihoetako lore-lehiaketa
Ekainaren 24an, ostiralarekin, amaituko da aurtengo balkoi eta leihoetako lore-lehiaketan izena emateko epea; hiru lagunek eman dute izena orain arte; bi sari banatuko dira.
Ostiral honetan, hilak 24, amaituko da aurtengo lore-lehiaketan izena emateko epea.
Lehiaketa honen bitartez, leiho eta balkoiak lorez hornitzeko ohitura berreskuratzen lagundu nahi du Udalak, herriko bazterrak kolorez janztearekin batera.
Lehiaketan izena emateko, parte hartzailearen izen-abizenak eta balkoi edo leihoa identifikatzeko helbidea eman behar dira hauetako bide bat erabiliz:
- Udaletxera bertaratu.
- 943 75 30 43 zenbakira deitu.
Irabazleen artean bi sari banatuko dira:
- Lehen saria: 150 euro.
- Bigarren saria: 75 euro.
Sari banaketa uztailaren 11n egingo da goizeko 11:00etan Plaza Berrian.