Lanerako prestakuntza

Lanerako prestakuntza

2022/01/18
Uni Eibar-Ermua ikastetxeak jardunean dauden langileei zein langabetuei zuzendutako hainbat ikastaro antolatu ditu; ikastaroak Lanbidek diruz lagundutakoak eta doakoak dira.

Uni Eibar-Ermua Lanbide Heziketako Ikastetxeak hainbat ikastaro antolatu ditu 2022. urteko lehendabiziko hiruhilerako.

Ikastaroak lanean diharduten pertsonei zein langabetuei eskainita daude, lehendabizikoek lehentasuna izango badute ere.

LanbideK (Euskal Enplegu Zerbitzuak) %100ean lagundutako ikastaroak dira.

Ikastaroak urtarrilaren 24tik aurrera hasiko dira, taldea osatzean.

INFORMAZIO OROKORRA

  • Langabetuei eta jarduneko langileei zuzendutako ikastaroak.
  • Langabetuek LANBIDEn izena emanda egon beharko dute.
  • Ikastaro guztiak doakoak dira.
  • Matrikula Lanbideren bidez egingo da.

PROGRAMATUTAKO IKASTAROAK

KODEA IKASTAROA IRAUPENA DATA EGOERA OHARRAK
UF0044 Bitarteko agintearen eginkizuna laneko arriskuen prebentzioan 30 ordu 2022 Matrikula Zabalik (1)(2)(3)
UF0342 Gizarte Segurantzaren prestazioak kalkulatzea 30 ordu 2022 Matrikula Zabalik (1)(2)(3)
UF0030 Salmenta teknikak 60 ordu 2022 Matrikula Zabalik (1)(2)(3)
UF0858 Kalkulu-orriak egitea 50 ordu 2022 Matrikula Zabalik (1)(2)(3)
UF1937 Fisika-, kirol- eta jolas-animaziorako ekitaldiak, jarduerak eta jokoak antolatzea eta kudeatzea 60 ordu 2022 Matrikula Zabalik (1)(2)(3)
COMV0108 Salmenta jarduerak (Ziurtagiri osoa) 510 ordu 2022. Matrikula Zabalik Goizeko ordutegia Langabetuentzat

(1) Ordutegia: Astelehen – ostegun 5:00-8:00

(2) Lehentasunez langileei zuzendutako doako ikastaroa

(3) Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako ikastaroa