![Haurreskolako matrikulazio kanpaina Haurreskolako matrikulazio kanpaina](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/haurreskolako-matrikulazio-kanpaina-3/@@images/image-900-e0d23203f2c37a750da0891f981221b5.png)
Haurreskolako matrikulazio kanpaina
Maiatzaren 10era bitartean dago zabalik Soraluzeko haur-eskolan datorren ikasturterako izena emateko epea; orain matrikulatzen diren haurrak irailean hasiko dira haurreskolan.
Atzo hasi eta maiatzaren 10era arte dago zabalik Soraluzeko Haurreskolan izena emateko matrikulazio-epea.
Orain izena ematen duten haurrak irailean hasiko dira haurreskolan.
Haurreskolak 0 eta 2 urte bitarteko haur-eskola publikoak dira eta haien helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzu ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.
Soraluzeko haurreskolan 21 plaza daude, 9 plaza 0 urteko gelan eta 13 plaza 1 urteko gelan.
Informazio gehiago Haurreskolan bertan, 943-751332 telefono zenbakian edo Haurreskolak Partzuergoaren triptiko informatiboan eskuratu daiteke.