Udalbatzaren Osoko Bilkura

Udalbatzaren Osoko Bilkura

2021/10/05
Soraluzeko udal korporazioa osatzen duten 11 zinegotziek hamabi puntu izango dituzte aztergai bihar, asteazkena, urriaren 6a, udalbatzarrak egingo duen ohiko batzarrean.

Ohiko bilera egingo dute bihar, asteazkena, udal korporazioko kideek, ondorengo gai-zerrendarekin:

  1. 2021ko uztailaren 7ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
  2. Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
  3. Kreditu aldaketak.
  4. 2022ko ordenantza fiskalen aldaketa.
  5. Taxia. 2022rako tarifen proposamena.
  6. Kirol zerbitzuen lizitazio espedientearen hasiera eta pleguen onarpena.
  7. Terrazak eta balkoiak ixtea arautzen duen ordenantza.
  8. Iñigo Gabilondo Gallastegik, bere izenean eta beste jabekideak ordezkatuz, Soraluzeko Udalaren alde egindako bere jabetzako  lur sailaren lagapena.
  9. Eskola kirolaren kudeaketa eta arretarako egiturak garatzeko  udalaren eta ikastetxearen arteko hitzarmena.
  10. Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntuala.
  11. Ertzaintza eta udaltzaingoa elkarlanean aritzeko euskal autonomia erkidegoko administrazio orokorraren, segurtasun sailaren bitartez, eta Euskadiko udalen arteko lankidetza-hitzarmena. Berrikuspena.
  12. Eskari eta Galderak.