Soraluzeko Udalak kiroldegiko boxeo gela margotu du
Ixa Rodriguez (Sorabox elkarteko entrenatzailea) eta Iker Aldazabal alkatea, margotu berri den boxeo gelan.

Soraluzeko Udalak kiroldegiko boxeo gela margotu du

2022/11/23
Zaletasun handia dago herrian eta egun 66 erabiltzaile ditu Sorabox elkarteak kudeatzen duen boxeo gelak

Soraluzeko Udaleko Kirol departamentuak, Arane kiroldegian kokatua dagoen boxeo gela margotu berri du. Iker Aldazabal alkateak jakinarazi duen bezala, “Udalak kirol hau praktikatu eta entrenamenduak egiteko Arane kiroldegiko gela egokitu zuen eta orain margoketa lan hauei esker, gela txukun eta erabilgarri dago boxeoa praktikatu ahal izateko”.

 

66 erabiltzaile, 15 haur

Boxeo gela, Sorabox elkarteak erabiltzen eta kudeatzen du, gaur egun beraien entrenamenduak egiteko. Guztira, 66 erabiltzaile daude eta horietatik  15 haurrak dira. Izan ere, herri mailan, boxeoaren praktikak zaletasun handia daukala nabarmendu du alkateak. Txapelketa desberdinak antolatu izan dira azken urte hauetan, hauen artean, Euskadiko Txapelketa, eta baita jaialdi ezberdinak ere.

Lan hauek Jon Murgizu margolariak burutu ditu eta Soraluzeko Udalak 2.891,90 euroko inbertsioa egin du horretarako.