![XXX. Kontrargi Rallyko argazkiak XXX. Kontrargi Rallyko argazkiak](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/argazki-erakusketa-4/@@images/image-900-fcc2590a59a3be843e3dcb4aa69af7c4.jpeg)
XXX. Kontrargi Rallyko argazkiak
Atzo arratsaldeaz geroztik zabalik dago XXX. Kontrargi Argazki Rallyan saritutako argazkiekin herriko argazkilaritza kolektiboak antolatu duen erakusketa berria; apirilaren 17an itxiko da.
Atzo arratsaldean zabaldu zituen ateak Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboak antolatutako erakusketa berriak.
Azaroan egindako XXX. Argazki Rallyan saritutako lanak daude ikusgai; 30 argazki guztira.
Hauetxek izan ziren aipatutako rallyan argazkilariek landu behar izan zituzten gaiak: Zuria, Zimurrak, Zalantza, Behetik gorakoa eta Erliebea.
Erakusketa hilaren 17ra arte dago zabalik, ondorengo ordutegiarekin:
- Astelehenetik ostiralera: 19:00-20:30.
- Larunbatak: 12:00-13:30.