Udalbatzak osoko bilkura egingo du eguazten honetan

Udalbatzak osoko bilkura egingo du eguazten honetan

2025/02/18
Udal korporazioa osatzen duten zinegotziek bederatzi puntu izango dituzte aztergai bihar, eguaztena, arratsaldeko 19:00etan udalbatzarrak egingo duen bi hilean behingo ohiko batzarrean.

Udal ordezkariek batzarra egingo dute bihar, eguaztena, otsailaren 19an, arratsaldeko 19:00etan, ondorengo gai-zerrendarekin:

1.- 2024ko abenduaren 18ko saioaren akta, hala badagokio onartzea. 
2.- Alkatetzaren dekretuen berri ematea. 
3.- 2025. urterako aurrekontua. 
4.- 2025 urterako aurrekontuaren exekuzio araua. 
5.- 2025. urterako plantilla organikoa. 
6.- 2025eko udal langileen lanpostuen zerrenda. 
7.- IZFE, SA enpresaren eta Soraluzeko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmenaren luzapen-gehigarria. (2025HITZ2).
8.- Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A., S.M.E.ren eta Soraluzeko Udalaren arteko hitzarmena, zerga-zorrak eta zuzenbide publikoko beste zor batzuk ordaintzeko erabilitako posta-igorpenak udaleko kontuetan sartzen laguntzeko. (2025HITZ1). 
9.- Eskari eta galderak.