Ohiko ordutegia, berriro ere.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak urriaren 6an argitaratutako Dekretuak indarrik gabe utzi ditu orain arteko aforo-mugak eta, ondorioz, ohiko ordutegia berreskuratu du Soraluzeko Udal Ludotekak.
Orain artean moduan, baina, 6 urtetik gorakoek maskara erabili beharko dute. Halaber, desinfekzio-neurriek bere horretan jarraitzen dute.
ORDUTEGI BERRIA
Hori horrela, ondorengo moduan gelditu da berriro ere, ludotekako ordutegia:
ASTELEHENA |
ASTEARTEA |
ASTEAZKENA |
OSTEGUNA |
OSTIRALA |
OSTIRALA |
|
16:30-17:55 |
4-5 URTE (A TALDEA) |
4-5 URTE (B TALDEA) |
4-5 URTE (A TALDEA) |
4-5 URTE (B TALDEA) |
LH5 (*) |
LH 3-4 17:00-19:00 |
18:10-19:30 |
LH 1 (A GELA) |
LH 1 (B GELA) |
LH 2 (A GELA) |
LH 2 (B GELA) |
LH6 (*) |
LH 3-4 17:00-19:00 |
(*) LH5 eta LH6 mailetako erabiltzaileek 1 1/2 orduko zerbitzua dute ohiko 2 orduak beharrean, ikasturte honetan erabiltzaile askok eman duelako izena.
KUOTA
Urteko kuota 40 eurokoa da, nahiz eta hobari desberdinak egon, familia-unitatearen kide kopuruaren eta errenta-mailaren arabera.
Kuota kobratzen da matrikulazio-prozesuan nolabaiteko ordena jartzeko eta, ahal den neurrian, bermatzeko izena ematen dutenek zerbitzua erabiltzen dutela eta beste pertsona batek aprobetxa dezakeen plaza bat betetzen ez dutela.
INTERESEKO HAINBAT DATU
2021-2022 ikasturtean matrikulatutako haurrak: 179
Zerbitzuaren urteko kostua: 99.472 €
Kuota bidezko urteko diru-sarrerak: 3.000 €, gutxi gorabehera.
Zerbitzuaren urteko kostua erabiltzaile bakoitzeko: 555 €
Kuotengatik bildutakoen egindako inbertsioarekiko portzentajea: % 3,02
Zerbitzuak dituen hezitzaileak: 4
HELBURUAK
Soraluzeko ludoteka udal-zerbitzu publikoa da, eta haurrei lotutako helburu nagusi hauek ditu:
- Haurren garapen ludikoa ahalbidetzea.
- Betebeharrik gabeko denboraz eta aisialdiaz gozatzea, modu aktibo, parte-hartzaile, sortzaile eta osasungarrian, ongizatea eta garapen pertsonal eta soziala bultzatzeko.
- Bizitzako oinarrizko jarrerak eta trebetasunak bereganatzea eta garatzea (hau da, kognitiboak, sozialak, psikomotrizeak, afektiboak eta abar).
- Haur izateko moduak ezagutzea eta izateko modu desberdin horien onarpena erraztea. Aniztasunaren bizikidetzarako dinamikak sortzea.
- Taldeko bizikidetza eta taldeen arteko harremanak sustatzea eta bultzatzea.
- Trantsizioak erraztea (haurtzarotik nerabezarora), erritmo eta egoera desberdinak kontuan hartuta.
- Gai komunetan parte hartzen duten subjektu aktibo sentiaraztea.
- Gaitasun desberdinen garapena sustatzea: hau da, erabakiak hartzea, iritziak ematea eta berdinen taldearekin eztabaidatzea beren intereseko gaietan, dituzten gaitasunen arabera.