XXV. Gaztañerre Azoka

XXV. Gaztañerre Azoka

2021/11/11
Azken bi urteetako etenaren ostean, Gaztañerre azokaren XXV. edizioa ospatuko da larunbat honetan, azaroaren 13an, Soraluzeko Udalak eta Debemen Elkarteak antolatuta.

COVID-19agatik jasandako etenaldia igaro ondoren, datorren azaroaren 13an, larunbata, Soraluzeko Udalak eta DEBEMEN elkarteak antolatuta XXV.GAZTAÑERRE AZOKA ospatuko da Soraluzen.

Aurreko edizioetan egin ohi den bezala Erregetxen baserrietako abereak eta produktuak egongo dira erakusgai eta salgai goizeko 10etatik eguerdiko 2ak arte. Horrez gain artisauek ere beren lanak erakutsi eta salduko dituzte.

Guztira 6 postu jarriko dira Soraluzeko baserrietan ekoizten diren produktuekin, hain zuzen ere barazkiak, frutak, eztia, gazta, ogia, ....) eta baserriak honakoak izango dira Lezarri, Arizaga, Arritxa eta Arteaga. David Elizburuk eztia salgai izango du eta Egotza Baserriko Nagore Martin-ek ahuntz gazta.

Soraluzeko artisauek material desberdinak erabiliz (zumitza, larrua, egurra, oihala...) egiten duten artisautza ere ikusi eta erosi ahal izango da. Besteak beste; Edurne Garate, Arrate Lizarralde, Txaro Fernández, Jon Vicuña, Nuria Muro, Kristina Albisua, Saadia Nasir, Antxon Fresnedo, Lorea de Castro eta Idoia Katxo.

Juan Kruz Arizagak aintzinako aroztegiko tresnen erakusketa ikusgai ipiniko du.

San Andres auzoko baserritarrek saihets erre pintxoak salgai jarriko dituzte baita sagardoa ere. Pil-pilean kultur elkarteak eta Emakumeak talenduak eta aukerak egitasmoak elkarrekin talo postua.

Erregetxe plazan ere Soraluzeko baserrietan hasitako ganadu desberdinak ikusi ahal izango dira (Pirenaikak, Limusinak,, Salers, Asturiarrak…), ardiak, astoak, zaldia, txerriak,...Hauek izango direlarik parte hartuko duten baserriak: Legarda-aldea, Iraolabeitia, Osuma-Gain, Obe, Arritxa, Itxasoi, Barrenetxe, Iriarte Gain eta Iraola Etxeberri.

Eguerdiko 12.00etan dantza Saioa eta bertsolariak izango dira bertaratutakoentzat gozagarri. Ondoren barazki lehiaketako sariak banatuko dira azokan parte hartu duten lau postu onenentzat eta jarraian Soraluzeko baserritar aiton-amona nagusienei omenaldia egingo zaie.. Aurtengo omenduak honakoak dira:

  • JUANA IBABE ERRASTI : 27-01-1934 (Arizaga Etxetxo Baserria)

  • BEGOÑA ANDOAGA AIZPIRI: 20-07-1934 (Txurruka Baserria)

Azoka bukatzean ospatzen den anaiarteko bazkaria aurtengoa Azaroaren 20an ospatuko da eta Txurruka jatetxean izango da.

Azokaren ospakizunerako, Soraluzeko Udalak beharrezko diren ziurtasun neurri guztiak hartuko ditu. Dena den, partaidei, erosleei, edota bertara hurbiltzen den edonori musukoa erabiltzea eta segurtasun distantzia  derrigorrezkoa dela gogorarazten die eta segurtasun distantziak errespetatzen die.