![AEK-ren matrikulazio kanpaina AEK-ren matrikulazio kanpaina](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/aek-ren-matrikulazio-kanpaina/@@images/image-900-3e254c10503a227a7b734f0433d5887c.jpeg)
AEK-ren matrikulazio kanpaina
Soraluzeko AEK euskaltegiak 2017/2018 ikasturterako matrikulazio kanpaina aurkeztu zuen joan den astean, %100 afektiboa leloarekin.
Erabileran oinarritutako metodologia aintzat hartuta, "bizi esperientzia aparta" biziko dutela iragarri diete euskaltegiko arduradunek matrikulatzeko asmotan direnei: "Lortuko dute etxeko eta inguruko harremanak euskaraz izatea, lan egoera hobetzea, bilatzen ari diren euskara maila eskuratzea...".
ESKAINTZA
Urrian hasiko den aurtengo ikasturteari begira eskaintza zabala eskaintzen du euskaltegiak:
- Euskalduntze orokorra (aurrez aurrekoa edo autoikaskuntza).
- Xede bereziko ikastaroak: B1, B2, C1 maila (EGA).
- Hizkuntza eskakizunak: IVAP, IRALE, Osakidetza.
MATRIKULAZIO-EPEA
Euskaltegian izena emateko epea irailaren 28an amaitzen da.
INFORMAZIOA
Izen-ematea egin edo ikastaroei buruzko informazioa lortzeko euskaltegira joan behar da.
Astearte, asteazken eta osteguna, 18:00etatik 20:00etara.
Soraluzeko AEK Euskaltegia
Baltegieta kalea, 2
943 75 14 34
DIRU-LAGUNTZAK
Udalak ikastaroaren kostuaren %50 eta %100a bitarteko diru-laguntzak emango ditu.