Hasi dira biaduktuko drainatze-lanak

Hasi dira biaduktuko drainatze-lanak

2016/02/22
AP-1 autobidean, Larreategiko biaduktuan, pilatzen diren urei irtenbide egokia ematea eta GI-627 errepideko uholdeak ekiditea dute lanok xede; 197.586 eurokoa da aurrekontua.

Aste honetan emango zaie hasiera, Larreategi bide-zubiko mailan, AP-1 errepideko  drainatze proiektuko lanei. Aipaturiko lanak, Eitzako tunelaren eta bide-zubiko bigarrengo zubi-brankaren artean burutuko dira.

Proiektua, BIDEGIk (Gipuzkoako Azpiegitura Agentziak) finantzatuko du eta 197.586€tako kostua izango du. Bi hilabete eta erdiko iraupena izango dute lanek.

Lanen helburua, menditik behera  datozen urak bideratzean datza. Hau da, ubide baten bitartez, bertan aurkitzen den Zabale errekastora bideratuko dira menditik behera datozen urak. Pertsona eta animalientzat ibilbide bat egokituz.

Bestalde, beste drainatze lan bat ere egingo da, indarrean dagoen ur  emariei buruzko legediak zehazten duenaren araberakoa. Zabaleko errekastoa kanalizatuko da Irure auzora doan bidetik hodi biltzaile baten bitartez, ondoren batzen diren urak GI-627 errepide azpitik igaroz, Deba ibaira isuriz. Lan hauei esker, euri ugari egiten duenean, euri urei irtenbidea emango zaie GI-627 errepidea uholdeetatik babestuz. Gaur egun, Placencia tailerraren azpitik doan ubidea ez bai da nahikoa mendi urak behar bezala batu eta bideratzeko.