Euskararen Nazioarteko Eguna
Egitarau zabala osatu dute herriko hainbat eragilek larunbat honetan ospatzen
den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira eta manifestua kaleratu dute
euskarak 365 egun dituela gogoraraziz.
Euskaraldia amaitzearekin batera iritsiko da aurten Euskararen Nazioarteko
Eguna, abenduaren 3an hain zuzen ere, larunbatarekin.
Herriko hainbat eragilek MANIFESTUA kaleratu dute euskarak 365 egun
dituela gogora ekarriz eta gonbidapena luzatuz herritarrei Euskaraldiko
ekinaldia eta hartutako ohiturak urte osora zabal ditzaten.
Bihar larunbaterako, aldiz, ondorengo egitaraua antolatu dute:
Ahobizi eta Belarriprest topaketa.
Euskaraldiko bizipenak partekatzeko saioa.
Goizeko 11etatik 12:30era, Tolarekuan.
Zirko tailerra.
Goizeko 11:30etik 13:00etara, kiroldegian.
Kantujira, Plaentxia Kantuan taldearekin.
Eguerdiko 12:30ean, herrigunean.
Mihiluze lehiaketa.
Gaztelekuko erabiltzaileentzat.
Arratsaldeko 5etatik 7etara, Gaztelekuan.